BIMS taldekideen gogoetarako datuak:
Afarian, 7 kide
Danborrada hasieran, 3 kide
Danborrada amaieran, 2 kide
Garai batean lau kideko hiru errenka betetzen genituen; aurten, ezta bakarra ere!!
Non dira ñoñostiarrak?
...
ArgaXkiak
hartzak lasai mendi taldea
laister gure berri izango dezute!!!!!!!!
Ohitura onez eta "sasoitsu" bukatu zuten batzuk urtea!!!!!
1669 | 18 | ERENTXUN MIKELARENA, XABIER | 0:28:50 | 0:02:45 | 3:21 | 0:28:50 | DONOSTIA | M |
2589 | 35 | MARQUET IMAZ, JON | 0:30:11 | 0:04:06 | 3:31 | 0:30:11 | DONOSTIA | M |
649 | 235 | ENCIO MARTINEZ, FERNANDO | 0:35:44 | 0:09:39 | 4:06 | 0:35:13 | DONOSTIA | M |
2847 | 476 | MURUA MUGICA, ASIER | 0:38:53 | 0:12:48 | 4:29 | 0:38:35 | SAN SEBASTIAN | M |
2921 | 477 | MURUA EIZAGIRRE, TOMAS | 0:38:53 | 0:12:48 | 4:29 | 0:38:35 | DONOSTIA | M |
1046 | 745 | OTXOA DE ERIBE ESKISABEL, IÑIGO | 0:41:14 | 0:15:09 | 4:40 | 0:40:11 | ZARAUTZ | M |
2285 | 2300 | DEL VALLE SOL, AITOR | 0:53:17 | 0:27:12 | 6:10 | 0:53:05 | DONOSTIA | M |
*Muruatarren arteko lehia ikusgarria. Sailkapenean adinaren arabera jarriko zituzten?
*Batzuk diotenez, bi korrikalari klase daude, 40 minututik beherakoak eta gorakoak!
*URTEBERRI ON!!!!!!!!
*
Lehendakaria: AxoQa
Idazkaria: Tomax
Eragilea: Eribekoa
Earki pasa genuen, beti bezala. Antolakuntza primerakoa baina datorren urterako arazotxo bat daukagu: jatetxea aukeratu beharra (joxeguardak ere dutxak eskeini zizkigun). Agian bi ibilaldi egin beharko ditugu bata udaberrian ta bestea udazkenean!!!!!!!
Argazki guztiak hementxe:
https://picasaweb.google.com/eribeko/UrnietatikGOIZUETARA2011?authkey=Gv1sRgCKzu3-z07qat8QE#
Eskerrik asko Asier ta MªKarmen.
Uzta
Gure zauriak nazio bat beratzekoak ziren
Almitzaren gainetik eta laharraren gainetik egitekoak
Baina ez dago orain arnasa hartzen ikasterik
Okel sumindua eta beldur sakona
Batzuk zutik lotzen ditu heriotzak, besteak ez
Batzuk agondu egiten dira
Batzuk etzanda baino ez dezakete maite
Euriak hartu ditu hotelak eta muinoak, zubiak eta bihotzak
Igerileku hustuetan gabiltza adore bila
Ez dago inor, ez dago Urrinera jo du laino-tutuak
Bizpahiru uda eta ibaiko uretan akanpatuko dugu
Liztorrak heldutako mihina da gure askatasuna
Dei larri batek etendako maite-solasa
Haizeak itxi eta ireki dabilen atea
Gure adurra da besteren lekuan jartzea
Zuloak egin eta herriak lumendatzea
Gure aldia berritu ezina da truka ezina da, ezina da
Norbaitek emango dio lur zulogileari
Ez dut inor bakarreko zorionera kondenatuko
Nire maitetasuna erabakita dago
© Jose Luis Otamendi: "Lur bat zure minari"
www.susa-literatura.com
©Benta Xahar: Landetako Leonen
BentaXahar: "Adarrak urdinean gora"
KANTA ARIÑA
Lauaxeta, 1935
Edanak
busti begistaz ezpanak!
Eder-min
betiko moskortu nedin.
Gauza danetan dakusat
barre ta kanten prisea.
Ba-yuat
soin gaste onen lorea!
Etzunik
edan daidan neurri-barik.
Oindiño
soin onek mun-miña diño.
Arinka duaz urtiak
baña pitxerra beti on.
Gastiak,
ezpanak legor ez egon!
Moskorra,
gabaren azken-altxorra;
bixitzak
ostuten daustaz jorralak,
baña neure lagun adi.
Gastaro au galtzekuan,
gal bedi
edontzi baten kolkuan!
© Lauaxeta (iturria: euskal poesiaren ataria, www.basquepoetry.net)
Nahiz eta xirimiri arin-arin batek gure exkursiyua bertan behera utzi,earki pasa genuen.
Kamera titularraren faltan, ordezkoak erreportai txiki hau egin zuen:
https://picasaweb.google.com/eribeko/Zarautz20110522?authkey=Gv1sRgCJjQhLPRjPi3qwE#
Datorren urterako eguraldi txarra enkargatuko degu edo larunbatean ospatu.
Ondo izan
ArgazQiak
... eta otxote non esnatu zen?...
poweredbyTo+
Ondo pasa genuen, Tiburtzio, Federico, Mendaur, Etxebe, Quinto Pino, Erniope, Eiger, Hamabost...................aldean.
Apirilaren bigarren edo hirugarren larunbata "koadrila eguna" .
Lehenengo urteko hamaikakoa argazkian:
Rouco-k edo Roco-k gidatuta earki pasa genuen:
Laister beteko ditu gure lagun Stefan Hornyk 54 urte. Urtarrilaren 13-an.
Gure lagunak 3 urte egin zituen Zbrojovka Brno taldena eta sorte handia izan zuen 1980ko azaroaren 5-ean Atotxan jokatu bait zuen Errealaren aurka, UEFA txapelketa zela eta...
Hori bai, 2-1 galdu zuten txekiarrak...
Arkonada, Zelaieta, Gorriz, Murillo, Olaizola, Diego, Alonso, Uralde, Idigoras, Satrus eta Lopez Ufarte. Ondoren Gaztelu, Idigoras-en ordez sartu zen. Bi golak Satrus-ek sartu zituen. Kotazek-ek beraiena. Horny handiak, hain ezaguna genuen hile mozketaz, partidu osoa jokatu zuen.
AUPA BrnokoHorni!!!

Eta pirinieotaik hauxe:
URTE BERRRI ON!!!!!
Kaixo lagunak,
Idazkariaren edo lehendakariaren kontakizuna aiatu bitartean, hementxe dauzkazute atzoko bi argazkitxo. Nahi dezuten izenburua jartzea daukazute argazki bieri.